20_Pilar Soberonen lana Arte Santander2011 erakustaldian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 20a

Pilar Soberon herriko artistak Oro-grafik lana aurkeztuko du asteazkenetik igandera arte Arteko galeriak Arte Santander2011 erakustaldian izango duen standean.
Bertan erakutsiko dituen artelanen artean, Disseminations Proiektua dago eta hau aurrera eramateko jendearen laguntza behar du.
Honetan parte-hartu nahi duenak kutxa bat jaso behar du Arteko Galerian edo Vanguardia galerian eta bertan dagoen haziarekin argazki bat edo bideo bat egin eta jarraian, pili.s@terra.es helbidera bidali behar da.
Lan hori ikusgai egongo da artistaren blogean eta Arte Santander2011-n ere egoteko aukera izango du.