Loquillo abeslariaren diamantezko diskoa Mendi Kafe Rock-en dago ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 21a

Jose Maria Sanz, Loquillo abeslariak ekainaren 7an diamantezko diskoa jaso zuen Madrilgo Hard Rock Cafe-n.
Bere ibilbide musikalean milioi bat baino gehiago disko saltzeagatik eman diote diskoa eta abeslariak gure herriko Mendi Kafe Rock-en, Loquillo y Trogloditas taldearen egoitza ofizialean, modu iraunkorrean egotea erabaki duela, jakinarazi digu Yon Mendiak tabernako jabeak.