Lehenik eta behin Lasarte-Oriako Aralar alderditik maiatzaren 22an eginiko hauteskundeetan bozka eman zigutenei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita gainerako bozkatzaileei ere, eurei esker gure herrian behar zen aldaketa posible egin zelako.
Aralarretik gure udaletxean errepresentaziorik lortu ez izanaren arrazoia hausnartzen egon gara. Gure susmoetariko bat 2007an EBarekin koalizioan joan ginenekoan aurkitu dezakegu. Hauek, gu kontsultatu gabe aurreko alkatesari eman zioten babesa, eta momentu horietan dagoeneko Somotoren auzia azaleratzen ari zen. Babes honi esker PSE-EEri alkatetza mantentzea ahalbidetu zitzaion gehiengo absolutua lortu ez arren.
Beste arrazoietariko bat gure programa elektoralean aurkitu daiteke. Gure bizilagunen kezkak ondo jaso eta ondo azaltzen asmatu ez genuelako.
Baina momentu honetan bertan modu altruistan guztien alde lan egiteko konpromezua hartu dugu eta lasarteoriatarren arazoei irtenbidea bilatzen saiatuko gara.
Gazteei, helduei eta zaharrei gurekin Aralarren animatu zaitezten eskatu nahi dizuegu, lagundu gaitzazue ahalik eta azkarren Euskal Herriarentzat bakea eskuratzen, baita Lasarte-Oriako arazo guztiei irtenbidea bilatzen. Animatu.
Erredakzioan itzulia
Mayi Bengoetxea Aguirresarobe