Bertan herriko bi korrikalari izan genituen lehian, uztailaren 16an, larunbatean, Iñigo Sevillano eta Jose Ramon Latorre.
Sevillanok brontzezko domina eskuratu zuen 110 m. hesiak proban.
Atleta lasarteoriatarrak lasterketa bakarra egin zuen, bere proban partehartzaile gutxi zeudelako.
Gauzak honela, Ignacio Ortiz de Guzman eta David Corralen atzetik iritsi zen 15,91 marka eginaz.
Era berean, Jose Ramon Latorre ISN Navarrako kideak laugarren amaitu zuen 100 metroko lasterketako finalean. Gainera, sailkapenean eta finalean denbora berdina egin zuen, 11:02.
Txirrindularitza
Bestalde, uztailaren 17an, igandean, Buruntzazpi txirrindularitza eskolako Xabier Bengoetxea eta Xabier Peñagarikano juniorrek Euskadiko txapelketan parte hartu zuten.
Eskolako gazteek lan ona egin zuten lasterketan eta buruan ere ibili zen Xabier Bengoetxea.
Baina buruko taldeak martxa handitu zuen azken metroetan eta atzean geratu zen Buruntzazpi taldeko gaztea.
Bat egin zuen atzeko taldearekin eta bere taldeko Peñagarikanorekin eta honela, 5. eta 6. postuak eskuratu zituzten.
Igeriketa
Honetaz gain, Buruntzaldea Igeriketa taldeko Haitz Mitxelenak Espainiako Junior txapelketan lehiatu zen.
Mitxelenak 200 m. tximeleta probako sailkapen saioan 2:19:82 marka egin eta 5. postuan amaitu zuen. Tamalez, ez zuen finalerako txartela eskuratu.