Bardaji-Etxezarreta eta Lizaso-Urdanpilleta bikoteak Santa Anako pala finalean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko uztailaren 22a

Santa Ana pala txapelketako finalean, hurrengo asteartean, Unai Lizaso-Eneko Urdanpilleta eta Xabier Etxezarreta-Mikel Bardaji bikoteak izango dira.
Hala ere, partida hau baino lehen, 18:30etatik aurrera, 3. eta 4. postuko norgehiagoka ikusi ahalko da. Honetan, Iñigo Arluziaga eta Jon Peio Artetxek Begiristain anaiak izango dituzte aurrez aurre.

Final erdiak

Partida hauetako arerioak, astelehen eta asteartean Loidi-Barreneko pilotalekuan jokatu diren finalerdietan erabaki ziren.
Egun hauetan harmailak bete zituzten herritarrek partida interesgarriak eta luzeak ikusi zituzten.
Astelehenean, Xabier Etxezarreta eta Mikel Bardaji bikotea 35 eta 29 irabazi zioten Iñigo Arluziaga eta Jon Peio Artetxe bikoteari ia ordu eta erdiko partidaren ostean.
Asteartean ere, Lizaso-Urdanpilleta eta Begiristain anaien arteko partida parekatua izan zen. Lizaso-Urdanpilletak aldea atera zieten Begiristain anaiei, 34-30.
Baina hauek ez zuten amore eman eta 34 puntura berdindu zuten norgehiagoka. Azken tantoan erabaki zen guztia eta Lizasok eta Urdanpilletak lortu zuten garaipena.