Udako opor giroari jarraipena emanez, atzo bi kontzertu izan ziren Lasarte-Orian. Bata Sustrai tabernan eta bestea berriz, Mendi Kafe Rock tabernan.
Sustrai tabernan Bordeleko Fayakhan reggae taldearen emanaldia izan zen. Arazo teknikoak barne, ordu bete inguru berandu hasi bazen ere, gustura aritu ziren jotzen eta entzuleak ere atsegin handiz entzun zuten.
Mendi Kafe Rock tabernan berriz, Psicoacustic-en emanaldi berri bat izan zuten entzungai. Oraingoan, Rolling Stones taldearen bertsioak jo zituen, eta entzule ugari hurbildu ziren.