Azoka irekita egongo da goizez eta arratsaldez; goizean 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.
Eskulanak eta elikagaiak
Artisau azokatan, ohikoa den bezala, eskulanez gain elikagaiak ere izaten dira, eta noski, Santa Ana azokan ere biak aurkituko ditugu.
Eskulanetako 25 artisau inguru etorriko dira aurtengoan Lasarte-Oriara: oinetakoak, egurrezko apaingarriak, pitxiak, larruarekin egindako apaingarriak, poltsak, diruzorroak, beirarekin egindako koadroak, hautsontziak, argazkientzako markoak...
Elikagaietan ere 13 artisau izango dira: baratzeko eta baserriko produktuak, pastelak, erroskilak, ogia, taloak.... Guzti horietatik 5 postu lasarteoriatarrenak izango dira.
Erromeria
Gainera aurten, arratsaldeko 17:30etatik 20:00etara Amalur Taldearen eskutik, erromeria izango da Okendo plazan.