Santa Ana Artisauen Azokako XXVII. Edizioa euripean joan zen atzo Okendo plazan. Goizerako eguraldi hobeagoa iragarrita bazegoen ere, euria egin zuen. Arratsaldean berriz, ez zuen atertu ere egin eta azokako hainbat partaidek arratsalde erdian postuak jaso eta alde egin zuten.
Hala ere, eguraldi txarrari aurre eginez gogoz aritu ziren Amalur taldeko trikitariak arratsaldeko eguraldi kaxkarra alaituz.
Guztira azokan eskulangintzako 25 postu eta elikadurako beste 13 egon ziren atzokoan. Horietatik 5 herrikoak ziren, guztiak eskulanetakoak.