Krisi egoera eta hauen erantzuleak, kalean haserrea adierazi duten herritar minduak, udal ordezkari zahar eta berriak, tabakoaren legea, Udaletxe berria,... gatza eta piperra bota zien parodian parte hartu zutenek gaurkotasuna duten hainbat gairi eta nahasketa horretatik emanaldi polita, barregarria eta interesgarria ikusteko parada izan zuten Kultur Etxera goitik behera bete zuten herritarrek.
Eguraldi txarra zela eta ez zen Santa Ana parodia Okendon egin eta Kultur Etxea txiki geratu zen. Ikusleen kopurua gutxi gorabehera 500 lagunera mugatu zen, sarrerak agortu egin ziren eta askok ezin izan zuten Kultur Etxera sartu. Euriagatik ohiko kalejira ere laburragoa izan zen, Semblante Andaluz elkartetik zuzenean joan ziren parte hartzaileak kultur etxera. Parodia berak ere “sufritu” zuen aldaketa, gidoigileek Okendon egiteko pentsatu zuten, esaterako erre daitekeen espazio batean, edota parodiaren beste pasarte batean, Udaletxe berriari kanpotar talde batek bere gidari turistikoarekin bisita egin behar zion: distantziatik, oholtza gainetik, baina egin zioten Udaletxe berriari bisita-errepasoa eta gaueko unerik barregarriena izan zen.