Hala ere, bere proposamenak soilik ETAk eragindako hilketak gaitzesteko eta arbuiatzeko eskatzen du, "erakunde terroristaren behin betiko eta baldintzarik gabeko desegitea, eta era berean, armak entregatzeko eta kide guztiak justiziaren esku jartzeko". Soilik, indarkeriaren biktimen aitorpena proposatzen duenean aipatzen da beste talde batzuen indarkeria, "gaur egun iragana bada ere aitortza eta ordain berdina merezi duten sufrimendua eragin zutelako".
ETAren desegitea
PSE-EEren iritziz, behin hauteskundeak igaro eta, Udalak zein Batzar Nagusiak eratu eta gero, beharrezkoa da berriro ere, 2010eko azaroaren 10eko Memoriaren Egunean euskal erakunde ezberdinetan Euskadiko alderdi politikoek hartutako konpromisoak berrestea.
Era berean, proposamenean esaten denez, beharrezko da halaber, ETAren desegitea eskatzea eta gure herrian gertatu diren ekintza terrorista guztiak gaitzestea terrorismoa behin betiko amaitzeko eta bakea, askatasuna eta elkarbizitza sendotzeko.
Hiru eskaera
Beraz, hiru eskaera konkretu egiten ditu, batetik indarkeriaren ondorio eta biktimei buruzko zenbait printzipioren onarpena, bestetik Lasarte-Oriako Udalak adieraz dezala ETAk eragindako 857 hilketak guztiak eta bakoitza arbuio eta gaitzespena, eta azkenik Udalak eskatu dezala ETAren behin betiko eta baldintzarik gabe desegiteko, armak entregatzeko eta kide guztiak justiziaren esku jartzeko.
Sei dira onartzeko proposatutako printzipioak. Lehenengoan, euskal herritarrek bakean eta askatasunean, totalitarismo, indarkeria eta bazterketaren mehatxurik gabe bizi ahal izateko eskubidea dutela aldarrikatzen da eta euskal gizartearen eta erakundeen oinarrizko helburua indarkeriaren amaiera eta bakearen lorpena dela.
Beste bost printzipioak indarkeriaren biktimen memoriari buruzkoak dira.