Xirimiri elkarteari erasoak

Txintxarri 2011ko uztailaren 29a

Lerro hauen bitartez, uztailan zehar Xirimiri elkartean jasotako gertaera ezberdinak salatu nahi ditugu.
Uztailak 3 goizaldean, ezezagun batzuk hondakinez betetako zabor poltsa handi bat hustu eta elkarteko atarian su eman zioten elkarteko kide bat barruan zelarik eta elkarteko sarreran kalteak eraginez.
Uztailak 25 goizaldean, ezezagun batzuk elkarte kanpoan zintzilik dauden ikurrak(arrano beltza, ikurrina, Euskal presoak Euskal Herrira banderola) lapurtu zituzten.
Uztailak 27 gauean, ezezagun batzuk elkarteko atea txikitu ondoren, bertan lapurreta egin zuten, barrualdea erabat nahastuz eta hondatuz eta kalte material eta ekonomikoak eraginez.
Xirimiri elkarteak gogor salatu nahi du elkartearen aurka egun Euskal Herriak bizi duen egoeran onartezinak diren ekintza tamalgarri hauek. Lasarte-Oriatarrei adierazi nahi diegu horrelako ekintzek ez dutela Xirimiriren lana oztopatuko eta herriarekin herriaren alde lanean jarraituko dugula.

XIRIMIRI ELKARTEA