Lasarte-Oriako Talde Sozialistak, Pablo Barrio Lasarte-Oriako alkate berriak jaso dituen mehatxuak tamalgarriak direla adierazi du, “Sozialistok badakigu zer den hori, badakigu horrek sortzen duen egonezin handia zer den, izan ere, 5 urte baino gehiago daramagu guk hori pairatzen. Zoritxarrez, Lasarte-Orian “politika egiteko” modu berri batean bihurtu da hori, egonezina sortzen duen modua da, zein, kritika politiko bat egin (legitimoa dena) eta aurpegia ematera ausartzen ez direnen koldarkeria azaleratzen duena”, gaineratu dute Iñaki Mujikak prentsa oharrean.
Honetaz gain, “Ezker Abertzaleak gure herrian duen Xirimiri lokalari eginiko erasoa bereziki gaitzetsi nahi dugu” esan dute. Beraien solidaritatea adierazi dute, “ekintza solte bat izan denaren nahiarekin eta ondorio gehiago ez izatea” espero dute. “Sozialistok badakigu zen sentitzen den, izan ere urte askotan ikusi ditugu gure lokalak erretzen atentatu eta kale borrokako ekintzen ondorioz. Gaur Ezker Abertzaleari gure solidaritatea adierazi nahi diogu. Bere garaian, guk ere gustura hartuko genuen gaur mehatxuak eta erasoa izan dutenen babesa” gaineratu dute.
Amaitzeko, Talde Sozialistatik adierazi dute, bakea, elkarrizketa, tolerantzia eta modu ezberdinean pentsatzen dutenen iritziarekiko errespetua izan behar dutela gida gure jarduteko moduan, “Euskadik gehiegi sofritu du dagoeneko”.