Atzo goizean jaso zuen Porrotxek, pailazo talde osoarekin batera Aspanogiren omenaldia. Aspanogik, Txara I eraikinean antolatutako ekitaldi hunkigarri batean oroigarri bana eta eskerrak eman zizkieten Porrotxi eta pailazo talde osoari, gaixotasunaren errealitatea gizarteratzen laguntzen egindako lan guztiagatik.
Gainera, atzoko ekitaldian gaixorik dauden nerabeei, behar duten arreta ospitalarioa eta psikologikoa emate arren, Nerabeentzako Minbizi Unitate berezia eskatu zuten.