Rugby eskolakoek dagoeneko denboraldi berriari hasiera emango diote bihar. Lanera bueltatzen lehenak infantil mailakoak izango dira, hauek ostiralean irailaren 2an 19:00etan izango dute lehen entrenamendu saioa. Igandean berriz, irailaren 4ean, goizeko 9:00etan benjamin eta alebin mailatakoen hitzordua izango da.
Rugby eskolak dohainik dira 8 –14 urte bitarteko neska mutilentzat, kiroldegiko bazkide izanda, beraz nahi duenak aukera izango du izena emateko.