Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandera bitartean Garagardo Azoka bihurtuko da Xirimiri Elkartea eta egun hauetan bertara hurbiltzen direnek hainbat garagardo eta horrelako azokatan ohikoak diren jakiak dastatzeko aukera izango dute. Ostegunean arratsaldeko 19:30etan irekiko da, pintxo eta garagardo, bertsolari eta trikitilariekin, gero ostiral eta larunbatean arratsaldeko 18:00etatik aurrera egongo da zabalik eta igandean eguerditik gauerdira bitartean. Zortzi garagardo ezberdin dastatzeko aukera izango da normalak eta beltzak, besteak beste Mahou, Carling, Grimbergen eta Carslberg markatakoak eta bestalde, ohiturari eutsiz, ukondo, saltxitxa, oilasko hegal eta patata biziak jateko aukera ere bai.