Adarra kaleko 100 etxebizitza banestuen jabeak aukeratzeko zozketa irailaren 7an egingo da, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kulturetxeko areto nagusian. Goizeko 11:00etan hasiko da zozketa 3, kupo et lehen taldearen zozketarekin eta 12:30etan segiko du gainontzeko Kupoen eta Taldeen zozketarekin.
Kultur Etxea beteko balitz, mugatu egingo da bertara sartzea, minusbaliatuak diren pertsonen kasuan izan ezik; kasu horietan laguntzaile bati emango zaiolako pasatzeko baimena. Sartu nahi duten pertsonek babes ofizialeko etxebizitzaren eskatzailearen NANren fotokopia aurkeztu behar dute. Tramiteak arintzeko, sarrera aurretik ere eskatu daiteke, etxebizitzaren departamentuko bulegoetan.