Biyak Bat elkartearen irteerak Gasteiz eta Portugalera

Txintxarri 2011ko ira. 6a, 02:00

Biyak Bat zaharren biltokiak opor osterako bi irteera antolatu ditu, irailaren 15ean Gasteizera eta urriaren 9tik 15era Portugalera. Parte hartu nahi dutenek Zaharren Biltokian eman beharko dute izena.

Irailaren 15ean Gasteizera joango dira Biyak Bat elkarteko kideak. Egun guztirako irteera izango da, goizeko 8:30etan abiatuko dira Biyak Bat elkartetik, lehenengo Estibaliz-ko Ama Birjina, Gasteizko patroia, bisitatuko dute eta gero Gasteizko hiria gidari baten laguntzarekin. Autobusetik ikusiko dituzte hiriko toki ezberdinak eta alde zaharra zein Katedral berria ere bisitatuko dituzte. Eguerdian, 14:30 inguruan Dormund jatetxean bazkaldu eta gero, arratsaldea ere Gasteizko hirigunean pasatzeko aukera izango dute. Autobusa arratsaldeko 19:00etan abiatuko da gero Gasteiztik eta 20:30 inguruan berriro zaharren egoitza parera iritsiko dira. Izena emateko epea astelehenetik irekita dago, eta joan nahi duten bazkideek 34 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 38.
Bestalde, urriaren 9tk 15era Portugalera joango dira Biyak Bat elkartekoak. Kasu honetan Cascais Lisboa hiriburutik gertu dagoen hirira joango dira eta bertatik hainbat irteera egingo dituzte. Bidaiaren salneurria, bazkideentzat 399 eurokoa da, eta bazkide ez direnena 428koa. Gainera bakarrik doazenek, hau da, bakarkako gela hartzen dutenek beste 180 euro ordaindu beharko dituzte. Joan nahi dutenek hilaren 17a baino lehen eman beharko dute izena Zaharren biltokiko bulegoan, goizeko 10:30etatik 12:30etara bitartean. Informazio gehiago nahi duenak tarte horretan 943 36 39 64 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Oporraldiaren ondoren irailaren 5etik abian dira berriro Biltokiko Gimnasia, Yoga eta aerobic ikastaroak. Interesatuek bulegoan jasoko dute informazio gehiago.