Tenis eskola martxan

Txintxarri 2011ko ira. 6a, 02:00

Lasarte-Oria Kirol elkarteko tenis eskolak 2011-2012ko kurtsoari emango dio hasiera astelehenean.
Ataleko arduradunek jakin arazi dutenez, ordutegi eskaintza aurreko urteko bera izango da.
Lehenengo bi asteak taldeak egiteko izango direla ere adierazi dute.
Izena emateko edo informazioa eskuratzeko kirol gunera hurbildu, 18:30etatik aurrera, edo 647 156 146 telefono zenbakira deitu behar dute tenisean trebatu nahi dutenek.