Buruntzaldea igeriketa taldeak ikasturte berriko entrenamenduak irailaren 5an hasi zituen. Hala ere, taldetik gogoratu nahi dute izena emateko epea oraindik zabalik dagoela igeriketan hasi nahi duten haur zein gazteentzat.
Aurtengo ikasturterako ordutegiak dagoeneko finkatuta daude eta ohi bezala, adinaren arabera sailkatu ditu igeriketa taldeak.
Ordutegiak honakoak izango dira: 2004.urtean jaiotakoak astearte eta ostegunean ariko dira 18:00etatik 18:45era. 2003an jaiotakoentzat astearte eta ostegunetan izango dira entrenamenduak 18:45etatik 19:30ak bitartean. 2002an jaiotakoentzat saioak astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira 18:30tatik 19:30ra. 2001 eta 2000ko haurrak berriz, astelehen, asteazken eta ostiraletan entrenatuko dira 18:00tatik 19:30ak bitartean.
Ikasturteari buruzko edozein zalantza argitu edota izena emateko, herriko igerilekura bertaratu besterik ez da egin behar eta bertan Borjagatik galdetu. Bera igerilekuan arratsaldeko ordutegian egongo da 18:00etatik 21:00ra bitartean.