Kirolak doan probatzeko aukera

Txintxarri 2011ko irailaren 7a

Udal kirol zerbitzuak polikiroldegian urtean zehar eskaintzen dituen kirol jarduerak doan probatzeko aukera eskainiko du irailean. Zenbait jarduera proposatzen ditu Kirol Zerbitzuak, Pilates, Body Pump, Gimnasia, Aerobic eta Spinning “herritarrek probatu eta praktikatu ditzaten eta horrela zuzenean ezagutzeko aukera izan dezaten”.

Behin probatu ondoren, erabiltzaileek horrela nahi izanez gero, Kirolen Udal Zerbitzuak 2011-2012 denboraldian eskainiko dituen ikastaroetan izena emateko aukera izango dute, baina nolakoa izango den aurretik ezagutu eta gero.
Polikiroldegiko bazkide direnek irailean ez dituzte larunbat goizetan eskainiko diren kirol jarduera hauek ordainduko. Aurreko larunbatean, Pilates Hastapena eta Body Pump-ean aritzeko aukera izan dute herritarrek, eta ondorengo larunbatetan ere errepikatuko da esperientzia. Larunbat honetan, irailaren 10ean, goizeko 11etan GAP eta Mantenimenduko Gimnasia izango da praktikatzeko eta eguerdiko 12etan gazteentzako Aerobic-a;
irailaren 17an goizeko 11etan Spinning saio batean parte hartzeko aukera eskainiko da eta 12etan berriz Pilates Hastapena ezagutu daiteke. Irailaren 24an ere Pilates saioa errepikatuko da goizeko 11etan eta eguerdiko 12etan Aerobic-a probatzeko aukera izango dute gazteek.
Udal Kirol Zerbituak bultzatutako ekimen honetan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena kiroldegian. Esan bezala bazkide txartela dutenentzat dohainik dira ikastaro labur edo ezagutza saio hauek.