Xumela abesbatzak astelehenean hasiko du denboraldi berria. Lehen entsegua arratsaldeko 19:30etan egingo du betiko tokian, Landaberri BHI ikastetxean. Xumela abesbatza irekia dago kantua maite duen edonorentzat "gaizki ala ondo kantatu". Josu Txapartegi "Txapas" zarauztarra da irakaslea. Bost uste daramatza besapean gitarra, esku soinua eta tekladua hartuta Lasarte-Orian irakasle.
Xumelako arduradunek adierazi digutenez, helburua, oro har, euskaraz kantatuz lagun giroan ondo pasatzea da, urtean zehar kantuaren inguruan hainbat plan edo irteera egitea eta herriko ekitaldietan parte hartzea. Ez dago beraz mugarik, ez adin mugarik, ez bestelakorik eta Xumelakoek herritar guztiei egin diete abesbatzako partaide izateko gonbidapena. Hitzordua esan bezala astelehenean da arratsaldeko 19:30etan Landaberri BHI ikastetxean.