07_Zozketatu dira Adarra kaleko etxebizitza babestuak

Txintxarri 2011ko irailaren 7a

1.030 eskatzailek parte hartu du 100 etxebizitza babestu hauen zozketan. Bi talde nagusitan banatu dira etxebizitzak eta baita horrela zozketatu ere.

1.030 eskatzailek parte hartu du 100 etxebizitza babestu hauen zozketan. Bi talde nagusitan banatu dira etxebizitzak eta horrela zozketatu dira. 11:00etan zozketatu dira 35 urtetik beherakoentzat aurreikusitako 63 etxeak. Ondoren, 12:30ean, eman dira gainontzekoak; mugikortasun urritasuna duten pertsona zein familiei zegozkien hiru etxeak, 35 urte beherakoak izanda lau edo bost kideko familientzako bi etxeak, 35 urtetik gorakoak izan eta bat edo bi kideentzako 23 etxeak eta azkenik, 35 urtetik gorako hiru edo lau kideentzako zazpi etxeak.

Bi zozketetako emaitzak Kultur Etxeko kafetegian jarrita daude eta edozein zalantza argitzeko bihartik aurrera Udaletxetik pasa daitezke herritarrak. Etxebizitza egokitu zaienei berriz, datozen egunotan udalak informazioa etxera bidaliko die jarraitu beharreko pausoak azaltzeko.