Guadalupeko Amaren jaiak asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko irailaren 8a

Guadalupeko Amaren eguna da gaur. Hondarrabiko egun handia izateaz gain, Extremadura Autonomia erkidegoko zaindariren festa da. Horregatik gure herriko Extremadura etxeak asteburuan hainbat ekintza antolatu ditu egun seinalatu hau ospatzeko.
Ostiralean 21:00etan ikurrinaren igoerarekin hasi eta adin guztiei zuzendutako egitaraua izango da: herri afari eta bazkariak, haur jolasak, pintura txapelketa, karta joko txapelketak, dantzaldiak, folklore emanaldia, etab.
Beraz, egun hauetan Extremadurako Autonomia erkidegoan jaio eta herrian bizi diren lasarteoriatarren bilgune izango da Uzturre plazako egoitza. Hala baina, elkarteko lehendakaria den Juan Jose Molanok, lasarteoriatar guztiak gonbidatzen ditu ekintzetan parte hartzera.