Ostadar S.K. F. Elkarteak antolatzen duen txirrindularitza porrako sari banaketa izan zen atzo Ainhoa tabernan.
Sari banaketa honetan 2011ko Porrako eta Tourreko irabazleak ezagutu ziren. Porra nagusiko saria, 1000 euro, Txamano txartelarentzat izan zen, bi itzuli nagusietan 2.123 puntu egin eta gero. Tourreko porrari dagokionez, lehen sailkatua Aizkorri txartela eta bigarrena, berriz, Contador Dopao izan ziren.
Era berean, Ainhoa tabernako jabeari, Eduri puntu gehien lortu duen tabernaren saria eman zioten, bi pertsonentzako afaria Goiegi jatetxean.
Sari nagusi hauetaz gain, ohitura legez, elkarteak porrako parte hartzaileen artean zozketatzen dituen urdaiazpikoak banatu zituen. Tolest Cristophe, Jjorkk, Bengava, Maiker, Paco movie, Gontzal motor, Ardua eta ogiya eta Malacha txartelak izan dira zortekoak.