Lasarte Oriako Bertso Eskolan dabiltzan Asier Azpiroz "Azpi" eta Beñat Iguaran Zarauzko Lizardi Gazteen arteko Txapelketako finalerako sailkatu dira eta gaur gauean txapela eskuratzen saiatuko dira. Txapelketa entzutetsua gaur ostirala gaueko 22:00etatik aurrera jokatuko da esan bezala Zarauzko Zinema pilotalekuan. Finalean izango dira Asier Azpiroz zubietarrarekin eta Beñat Iguaran amasarrarekin batera Arrate Illaro, Odei Barroso, Oier Aizpurua, eta Aitor Urbieta bertsolariak. Zarauzko Motxian Bertso-Eskolako Felix Zubia izango da gai jartzailea eta finalaren ondoren Basarri Bertsopaper lehiaketako sari-banaketa ere egingo da.
Lekua: Zinema pilotalekua Ordua: 22:00 Antolatzailea: Zarauzko Motxian Bertso-Eskola Bertsolariak: Arrate Illaro, Odei Barroso, Asier Azpiroz "Azpi", Oier Aizpurua, Beñat Iguaran, Aitor Urbieta Aurkezlea: Felix Zubia Gai-jartzailea: Zarauzko Motxian Bertso-Eskola