Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandera bitartean Garagardo Azoka bihurtuko da Xirimiri Elkartea eta egun hauetan bertara hurbiltzen direnek hainbat garagardo eta horrelako azokatan ohikoak diren jakiak dastatzeko aukera izango dute. Ostegunean ireki zen arratsaldeko 19:30etan Ane Labakaren bi bertso, trikiti doinu eta Pablo Barrio alkatearen hitz batzurekin. Antolatzaileek adierazi zuten seguraski urtero emango zaiola norbaiti azoka irekitzeko aukera, eta aurten ez dutela zalantzarik izan zeregin hori alkate berriari ematerakoan. Honek abian jarri eta bildu zirenek garagardoak dastatzeko aukera izan zuten. Zortzi iturri jarri dira Xirimiri tabernan eta zortzi garagardo ezberdin dastatzeko aukera izango da, normalak eta beltzak, besteak beste Mahou, Carling, Grimbergen eta Carslberg markatakoak. Bestalde, ohiturari eutsiz, ukondo, saltxitxa, oilasko hegal eta patata biziak jateko aukera ere bada ostiral eta larunbatean arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta igandean berriz, eguerditik gauerdira bitartean egongo da zabalik Xirimiriko II Garagardo Azoka.