Ostiralean jokatu zen Lizardi sariko finalean Odei Barroso bertsolariak jantzi zuen txapela. Zarauzko zinema pilotalekua leporaino bete zen urtero bezela, Oier Aizpurua, Arrate Illaro, Aitor Urbieta, Odei Barroso eta Bertso Eskolan diharduten Beñat Iguaran amasarra eta Asier Azpiroz "Azpi" zubietarraren arteko lehia ikusteko.
Maila oneko final batean, Odei Barroso nabarmendu zen, berak jantzi zuen txapela Pello Esnalek eta bertso onenaren saria ere beretzat izan zen. Oier Aizpurua zarauztarra geratu zen bigarren.