Maialen Chourraut Bratislavako munduko txapelketan 6tik 11ra

Txintxarri 2011ko irailaren 12a

Maialen Chourraut Lasarte-Oriako palistak Munduko Piraguismo Txapelketan parte hartuko du Eslovakiako Bratislava hirian, irailren 6tik 11ra bitartean.

Lasarteoriarra jada Eslovakia eta Hungariaren arteko mugan dago, eta Austriatik gertu. Hain juxtu entrenamendu ofizialetan dihardu aurreko ostiralean hasi eta asteartea 6ra bitartean. Asteartean bertan burutuko da MundukoTxapelketaren hasierako ekitaldia, 7an hasiko dira sailkapen probak, 9an jokatuko dira final erdiak, eta asteburuan, hilaren 10 eta 11n finalak.
Une honetan Hungarian da Lasarte-Oriako kirolaria, probak mugatik oso hurbil dagoen kanal batean burutuko dira eta. Aurten munduko txapelketa honek garrantzia berezia du, Londongo olinpiadan parte hartzeko txartela jokoan izango da eta. Maialenek berak web orrialdean adierazi duenez Hungarian aurkitu dute proba hain garrantzitsuari aurre egiteko beharrezko lasaitasuna.
Munduko txapelketa jokatuko den kanala ezagutzen du Maialenek. Denboraldian zehar behin baino gehiagotan egon dira bertan, sarri aritu dira Bratislavako kanalean eta beraz azken egunotako entrenamenduetan azken ukituak eman dizkiote prestaketari.