Jesus Zaballosek gogoratzen du oposizioko alderdien kritika jaso zuela igerilekua eguerdian itxi egiten zelako (beste herri batzuetan etenik ez dela egiten argudiatzen zuten) eta Michelingo kirol gunearen ordutegia urriegia zelako herriko erabiltzaile guztien eta herriko Ostadar, Loke edo Texas bezalako kirol taldeen beharrei erantzuteko.
Ordutegi berbera
Zaballosek salatu duenez, “ba hain juxtu, orain, agintean daudenean, ikasturte berrirako aurretik hainbeste kritikatzen zuten ordutegi berbera jarri dute kirol gune hauetan”. Alkate ohiaren iritziz, “tamalgarria da aipatutako alderdi hauek erabiltzaile eta gure herriko “Klubekin” jolasean aritzea, lehenik eta behin zerbait agindu edo hitzeman ez, gero, aukera dutenean ez betetzeko”.