Arrainek ura ikusten al dute

Txintxarri 2011ko irailaren 12a

Orain duela egun batzuk, Donostiako Acuarium-ean, lagun batzuekin aurkitu ginen, eta Gatazka Globala dela eta mintzatzen aritu ginen. Gatazka honen emaitzak, sentsazioak eguneroko bizitzan jende arruntari antsietatea, estuasuna, estresa, ziurtasun falta eta bakardadea sortzen dituela adierazi genuen.
Elkarrizketa honetan gure lagunek galdetu ziguten ia "arrainek ura ikusten duten?". Galdera hau errekurtso metaforiko bezala erabili zuten isladatzeko edo erakusteko kaltea gaurko eredu kulturala, soziala eta ekonomikoa dela. Eredu honen esanahia "Ura Arrainentzat dela" baina arrainek ura ez dutela ikusten. Gatazka Globalaren zergatia, eta ura ez ikustearen arrazoia "Eredu Kulturalean" atxikia dagoela.
Ez jakite honen zergatia orain duela mende batzuetan kokatzen zaigu. Beraz "Eredu Kultural Zapaltzailea" inposatu ziguten; eredu hau "Eredu Patriarkala" zen eta da. Bere oinarria propietate pribatuan datza. Sistema produktibo hau gaur egunean kapitalismo aurrerakoia deritzona da. Beraz sistema aurrerakoia talde txiki baten eskuetan dagoena dugu eta populazioa sistema honen zerbitzarian bihurtzen gaituzte.
Sistema honen baloreak lehiaketa, dominazioa, norgehiagoka, eta indibidualismoa dira. Kapitalismo aurrerakoi honen oinarrizko baloreak aipatutakoak beharrezkoak dira kapitalismo aurrerakoia manten dezan. Beraz egoera honen esanahia eguneroko bizitzan antsietatea, urduritasuna, estresa, agresibitatea, bortxakeria, bakardadea eta barruko nahigabea dira.
Eredu patriarkala orain duela mende gutxietan inposatu ziguten. "Euskal Herriko Eredua" "Eredu Patriarkalaren" aurretik " Eredu Matrilineala" zen. "Eredu Matrilineala" Europako lehen kulturetan sortu zen, eta honen zergatia gure arbasoek komunitatearen eta Herriaren bizitza ziurtatzeko eraiki zuten
Lehenbiziko euskaldunek "Ama Lurrari" behaketa egin ondoren eredu matrilineala sortu zuten. Hasierako behaketa honetatik baloreak eskuratzen dute eta balore hauekin bizitza soziala, pertsonala eta sistema produktibo propioa osatu zuten.
Euskal gizonentzat balore hauek eskuzabala izatea da, "Ama Lurrak" janaria eskaintzen duen bezala. "Ama Lurrak" lanaren bidez zaintzen digun bezala; babestea berak babesten digun bezala. Bai ugalketarako eta baita ere komunitatea defendatzeko indartsua izatea.
Euskaldunek behaketaren bidez Euskal Emakumearen jarrerak "Ama Lurraren" ezaugarri antzekoak zirela jaso zuten. Esku zabala, ama, umeen eta familiaren zaintzaile, elikatzen eta babesten duena, kulturarekiko ahozko transmisorea etab. Ezaugarri honengatik emakumea euskaldunentzat "Ama lurra" bera bezala jakintsua dela barneratu zuten.
"Eredu Matrilinealean" gizona eta emakumea orekan aurkitzen dira, elkarlanean eguneroko arazoak gainditzen.
Gaurko gatazka globalari aurre egiteko, kontuan izanik garaiarekiko aldeketan gaudela, Euskal Herrian bizi garenoi lan proaktiboa antolatzen eta bideratzen bai Eredu Sozialean eta Ekonomikoan derrigortzen gaituzte. Beraz "Auzolana" eta "Biltzarra" antzinetik datozen egiturak izanik gaurko gizartearen egoera gainditzeko egitura beharrezkoetan bilakatzen dira. Egitura hauek eredu matrinealean sortu ziren batez ere gure Herriaren bizitza eta iraupena ziurtatzeko.
Acuariumeko arrainek aldaketaren beharra ikusiko balukete agian aldaketa hau ezinezkoa dela izatea pentsatuko dute. Baina gure Acuariumetik itsas askatasuna 20 metroetara aurkitzen da.
Irailak 30ean eta Urriak 1ta eta 2an, "Auzolan Topaketak" Usurbilen izango ditugu. Une aproposa bide berri bat eraikitzeko. Hainbat eta Hainbat Tailer ezberdinak aurkeztuko dira. Auzolan Topaketari buruz informazio osoa helbide honetan aurkitzen da: (www.auzolan.info)

M. Carmen Basterretxea
Filosofían eta Hezkuntz Zientzietan Doktorea

Gabriel Valín,
Auzolan proiektuko kidea