Tenis eskolaren denboraldi berria martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko irailaren 12a

Lasarte-Oria Kirol elkarteko tenis eskolak 2011-2012ko denboraldiari hasiera emango dio gaur bertan.
Ataleko arduradunek jakinarazi dutenez, ordutegi aldetik aurreko urteko berbera izango da.
Dena den, lehenengo bi asteak taldeak osatzeko erabiliko direla ere adierazi dute arduradunek.
Izena emateko edo informazioa eskuratzeko kirol gunera hurbildu beharko dira tenisean trebatu nahi dutenak, astelehenean 18:30etatik aurrera, edo 647 156 146 telefono zenbakira deitu behar dute .