Laster hasiko dira Gimnasia Erritmiko eskolak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko irailaren 12a

Lasarte Oriako Kirol Elkarteko gimnasia erritmiko taldeak ikasturtea asteazkenean, irailak 15ean, hasiko du. Ordutegiak ohi bezala, gimnasten maila eta kategoriaren arabera sailkatu ditu.
Saioak asteazken, ostegun eta ostiraletan 19:00tatik 20:00ra izango dira eta larunbatean 12:00tik 14:00ra. Hauetan izena emateko aukera dago entrenamendu ordutan gerturatuta edota Maiterekin kontaktuan jarrita 676872029 telefonoan.