Pilotan izena emateko epea zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2011ko irailaren 12a

Intza K.E-k pilota ikasturtea bihar, irailak 13, hasiko du Michelin frontoian. Entrenamenduak astearte eta ostegunetan izango dira 18:30tik 20:30tara.
Izena emateko aukera dago eta taldeak adinaren arabera banatuko dira. Benjaminak 2002-2003an jaiotako haurrak izango dira, Alebinak 2000-2001ekoak, Infantilak 1998-1999koak eta Kadeteak 1996-1997koak. Benjamin eta Alebinetan izena emateko asteartetan Michelin frontoian eta ostegunetan, Loidi Barren frontoian egin ahal izango da 18:30tatik 20:30era Peio Sarasolarengatik galdetuta.
Infantil eta Kadetetan apuntatzeko berriz, asteartetan Loidi Barren frontoian eta ostegunetan Michelinen egingo da Juan Mª Arteagarengatik galdetuta.