Zabaleta auzoan eraiki diren etxe berrien ondoko errotonda bukatu dute jada eta azken asteotan itxita egon ondoren berriz ireki da Hernanira bidea autoentzat.
Bestalde, abuztuan hasi ziren Uistin atzean ur zikinen hodia berritzeko lanak eta ordutik itxita egon da kalea. Dena den, Udaleko hirigintza batzordeak aurreratu duenez, lanen lehen fasea, Hipodromo ibilbidetik Zubieta Plazako garajeen irteerarainokoa datorren astean bukatuko da eta ondoren hasiko da bigarrena, Michelin pareraino iritsiko dena.
Aldaketak eragin ditu ibai ertzean Lasarte-Oria eta Usurbilgo uren biltzaile orokorra berritzeko Madrileko Ingurumen ministerioa eta ur Konfederakundearen lan hauek. Bigarren faseak urte bukaerara arte iraungo du.