Hurrengo asteetan, elkarteko beste taldeen txanda izango da. Izan ere, aurten 10 talde eta 220 jokalarik osatzen dute elkarteko futbol saila. Hauek guztiak, Michelingo kirol gunean gogor arituko dira lehian, maiatzera arte luzatuko den denboraldian.
Arduradunek azaldu digutenez, ilusioa da nagusi futbol atalean eta Erregionalen Ohorezko mailara igotzeko gogo handia da, batez ere, Erregional Goreneko taldeko jokalarien artean.
Honetaz gain, ataleko arduradunek lasarteoriatarrak gonbidatzen dituzte zelaira hurbildu eta herriko taldeak animatzeko.
Futbol eskola
Era berean, urrian Futbol eskolako ateak irekiko dira berriro eta 100 gaztetxok kirol honetan lehenengo pausuak emango dituzte.
Horregatik, elkarteko arduradunek jakin arazten dute, eskolan izena eman duten haurren gurasoak gaurtik aurrera Ostadarreko egoitzara hurbildu ahal direla eskolako egitaraua eta entrenamendu saioei buruzko informazioa jasotzeko.
Izen aldaketa
Bestalde, Ostadar elkarteak berrikuntza nagusi bat aurkezten du, izen aldaketa.
Eusko Jaurlaritzak egindako hainbat eskaerari erantzunez, kirol elkarteak kirol arloko estatutu berriekin bat egin behar izan dute.
Ondorioz, herriko kirol elkarteak bere jatorrizko izendapena erabiliko du berriro ere, Ostadar Saiarre Kirol elkartea.