Extremadurako Eguna

Txintxarri Aldizkaria 2011ko irailaren 12a

Guadalupeko Amaren eguna izan zen ostegunean, Extremadurako Autonomia Erkidegoko zaindariren festa. Hau dela eta, gure herriko Extremadurako Etxeak asteburuan hainbat ekintza antolatu zituen Uzturre plazako egoitzan. Ostiralean 21:00etan ikurrinaren igoerarekin hasi eta igandera arte, adin guztiko jendeari zuzendutako ekintzak burutu zituzten egun hauetan: herri afari eta bazkariak, haur jolasak, pintura txapelketa, karta joko txapelketak, dantzaldiak, folklore emanaldia eta toka zein bolo txapelketak besteak beste