Buruntz-Azpi elkartearen 50. urteurreneko ospakizuna larunbatean

Txintxarri 2011ko ira. 12a, 02:00
Buruntz-Azpi elkarteak 50 urte bete ditu aurten eta datorren larunbatean irailaren 17an ospatuko dute urteurrena egun osoko ospakizun batekin.
Buruntz-Azpi elkarteak 50 urte bete ditu aurten eta datorren larunbatean irailaren 17an ospatuko dute urteurrena egun osoko ospakizun batekin. Oriako Karmengo kaperan egingo den meza batekin hasiko dute egitaraua, ondoren eguerdian txalapartara eta trikitixa doinuekin alaitutako pintxo eta sagardo dastaketa izango da, 14:30etan, bazkaria, ondoren, pote eta toka txapelketak eta astean zehar burutuko diren hainbat txapelketetako sari banaketa. Azkenik gaueko 22:30etatik aurrera rock kontzertua izango da elkartean.
50. urteurrena dela eta liburu bat prestatzen ari dira Burutz Azpi elkartean. Bertan jasoko dira elkartearen historia, argazki zahar eta berriak. Hain juxtu ospakizuneko irudiak izango dira liburuan jasoko diren azkenak.