Kukuka antzerki eta dantza eskolak ikasturte berria aurkezteko agerraldia egin du. Dantzari dagokionez, euskal dantza, euskal dantza sorkuntza eta dantza garaikidea izango dira ikasgai eta azpimarratu dutenez, talde gehiago sortu behar izan dira eskaera handiari erantzuna eman ahal izateko. Antzerkian berrikuntza nagusiena adinduen taldea izango da baita Solaskide-ko partaideek osatuko dutena ere.
Honekin batera, arduradunek iragarri dute Kukukaren 10. urteurrena ospatzeko hilabetero ekimen bereziak egongo direla. Hauek irailaren 29an 19:00etan Kultur Etxeko Antzokian egingo den lehen ekintzan aurkeztuko dituzte. Bertan, hamar urte hauetan antzerki eta dantza eskolak egindako ibilbidea erakusten duen 15 minutuko bideoaren emanaldia eskainiko da eta ‘Irrien lagunak’ abestiarekin herrian egindako lib dub-a proiektatuko da ere. Ekintza honek ikasturte berriari hasiera ofiziala emango dio