Bestetik, aipatu bezala, Plantilla Organikoa eta lanpostuen zerrenda proposamena jorratu da. Nahiz eta aho batez onartu izan, PSE-EEk kritika egin dio gizarte zerbitzuetako administrari posturako udalak eskatzen duen 3. Mailako hizkuntz perfilari.
Azalpenak eta galderak
Honetaz gain, 2011. ekitaldian eman diren kreditu aldaketen dosierren berri eman du Pablo Barrio alkateak eta galdera eta eskaerak puntua hasi baino lehen, gobernu taldeak bi azalpen eskaini ditu.
Lehenik, Somotoko Batzordeko azken txostenari buruzko zalantzak eta honetan eman ziren hutsuneak aipatu ditu alkateak, Gobernu taldea gai honetan zein bidetik jo aztertzen ari dela azaltzeko.
Bestetik, Kirol Batzordeko buruak Taxio Arrizabalagak Jesus Zaballos jaunari erantzunez jakin arazi du, besteak beste, kirol elkarteen eskaerei erantzunez, Michelingo kirol guneko ordutegia urtarriletik aurrera, 15:00etatik 22:30etara izango dela.
Galderei dagokionez, bakarra egon da. PSE-EEk Atsobakar erresidentzia, jangela eta haur eskolaren egoeraz galdetu du, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak haien ardura hartu behar baitute. Gobernu taldeak erresidentziaren auzia EUDELen bidez konpondu eta haur-eskola Partzuergoaren eskuetan utziko duela azaldu du. Eta jangelaren kasuan, egoera berezia aurkitu dutela azpimarratu du, "aurreko urtean konpondua beharko lukeena.