Buruntzaldeko euskaltegietan matrikula epea zabalik dago eta ikasturte berria aurkezteko, agerraldi bateratua egin zuten euskaltegi eta sei udaletako ordezkari politikoek atzo. Eskualdeko euskaltegien eskaintza zabala aurkezteaz gain, herritarrak euskara ikastea animatu nahi izan zituzten bertan bildutakoak.
www.buruntzaldea.org web gunean Euskara atalaren baitan, euskaltegien ordutegi, maila eskaintza edota prezioak kontsultatu daitezke. Gainera euskara ikasi nahi dutenek bertan eskuragarri dituzte euskara maila neurtzeko testak eta matrikula on line egiteko aukera. Udal bakoitzak euskara ikasleentzat eskaintzen dituen diru laguntzen inguruko informazio guztia ere web gunean aurki daiteke.