Lasarte-Oriako Sanatana Dharma Yoga Eskolak ikastaro eta hitzaldiekin eman ohi dio hasiera ikasturteari irailean ohiko ikastaro, eta yoga, garapen pertsonal eta meditazio saioekin hasi aurretik. Horrela, astelehen honetan hasi eta bi aste iraungo du irailaren 30era bitartean yoga hastapenei buruzko ikastaroak Lasarte-Oriako Sanatana Dharma Yoga Eskolan egunero 19:00 eta 20:30 artean burutuko dira saio teoriko praktikoak. Matrikulak 50 € balio du eta informazioa gehiago eskuratu daiteke 685773081 telefono zenbakian edota karmainhoa@gmail.com helbidean.
Hitzaldiek, hurrengo asteartean irailaren 27an jarraituko dute “Conversaciones con Dios” pelikularen emanaldi eta ondorengo tertuliarekin eta ostegunean 29an Vashistak Osasun Integralari buruzko hitzaldia eskainiko du.
Eta urritik aurrera ohiko Yoga saioak, Meditazioa eta Mantrak, Garapen Pertsonal Taldea,... Eskolan kontsultatu daitekeen ordutegiarekin.