Sanatana Dharma Yoga Eskolak ikasturte berriari hasiera emateko hainbat ekitaldi prestatu ditu.
Ekintzak atzo hasi baziren ere, meditazio eta mantra saioa izan zuten, hilabete bukaera arte hitzaldiak eta dokumentalak eskainiko dituzte, 19:00etatik aurrera. Gaur, esate baterako, Brihaspati Viveka edo bereizketari buruz mintzatuko da.
Era berean, yogan lehenengo pausuak eman nahi dituenarentzat hastapen ikastaro intentsiboa antolatu dute. Matrikula 50 eurotakoa da. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, 685 773 081 zenbakira deitu edo karmainhoa@gmail.com helbidera mezua bidali.