Artista eta musikariei deialdia

Txintxarri Aldizkaria 2011ko irailaren 16a

Xpressionk Kultur Elkarteak Lasarte-Oriako musikari, aktore eta edozein esparruko artistak, kultur etxeko kafetegiko eta Jalgi Kafe Antzokiko ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
Xpressionkek, hurrenez hurren, Udalarekin eta Ttakun Kultur Elkartearekin elkarlanean, espazio hauek kudeatzen ditu eta bertako artistak kontuan izan nahi ditu egitarauak prestatzeko.
Elkartearekin harremanetan jartzeko jokin@xpressionk.net helbidera mezu elektronikoa bidali edo 943 368 137 zenbakira deitu.