Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Osasun Departamentuarekin elkarlanean, arrisku handiko janari-manipulatzaile ikastaroa emango du. Ostalaritzako sektoreari zuzendua dago eta Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak ditu.
Ikastaroa irailaren 28an, 16:00etatik 20:00etara emango da, Osasun Zentroko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan.
Prezioa 45 eurotako da pertsonako, eta langabetuek prezio berezia izango dute, 35 euro. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu KIUB(OMIC)-era, 943 361 605, edo Elkolab. S.CooP. enpresara, 943 533 303.