Bateragune auziak badu epaia. Estatuko Auzitegi Nazionaleko laugarren aretoko epaileek hamarna urteko kartzela jarri diete Rafa Diez Usabiaga eta Arnaldo Otegiri eta zortzinakoa Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacintorentzat.
Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnali, aldiz, ez dizkete kargurik egotzi eta aske geratuko dira.
Indar subiranistak batu
Auzitegiko epaileek Diez eta Otegiri talde terroristaren buruzagi izatea egotzi diete, “sustatzaile, arduradun eta koordinatzaile” modura. Horregatik, fiskaltzaren eskaerarekin bat eginez, hamar urteko espetxe zigorra izango dute.
Ostiralean auzkeztu zuten autoaren arabera, ETAk 2008an Diez eta Otegiri prozesu independista lortzeko, indar subiranisten bat egitea planifikatu eta kudeatuko zuen taldea sortzeko eskatu zien.
Zabaleta, Rodriguez eta Jacintorekin batera taldea sortu eta honek, ETAren aginduak jasotzen zituela adierazten da autuan.
Hau guztia frogatzeko, epaituek LAB sindikatuko egoitzan egindako bilerez, Frantziara egindako bidaiez, dokumentuez, etab. baliatu dira auzitegiko epamahaikideak.
Astelehenerako deia
Rafa Diez Usabiaga astelehenean deitu dute Auzitegi Nazionalera epaiaren berri ofizialki eman diezaioten.
LAB-eko idazkari nagusi ohia, 2009ko urriaren 13an atxilotua izan zen LABen Donostiako egoitza nagusian Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz. Beste bederatzi kiderekin batera, Batasunaren Mahai Nazional berriaren berrantolaketa prestatzen ari zirela leporatu zien.
Defentsak 2010eko martxoaren 8an Rafa aske uzteko eskaera egin zuen, ama zaindu zezan. Urte horretako apirila amaieran, Baltasar Garzon epaileak aske utzi zuen 30.000 euroko bermea jarri ondoren eta politikan aritzeko baldintzak ere ezarri zizkion.
Aurten, ekainaren 27an hasi zen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean eta uztailaren 7an amaitu zen.
Orduan, fiskalak Rafa Diez herritarrarentzat eta Arnaldo Otegirentzat hamarna urteko espetxe zigorra eskatu zuen Bateragunen “funtzio erabakigarria” zutelakoan. Defentsak epaituen absoluzioa eskatu zuen.
Epaia indargabetzeko Auzitegi Gorenera jo dezake orain defentsak.