Yoga Eskolak hasi du ikasturte berria

Txintxarri 2011ko irailaren 19a

Irailean Yoga ezagutarazteko zenbait hitzaldi eta bideo emanaldi antolatu ditu Sanatana Dharma Yoga Eskolak ikasturte berriari hasiera emateko. Jardun honetan aditu direnak arituko dira yogaren ikuspegi ezberdinak azaltzen.
Ostegun eta ostiralean meditazio eta mantra saioak eta hitzaldi bat izan ziren, aste honetan astelehenetik aurrera hasi berrientzat ikastaro teoriko eta praktikoa hasiko da eta hurrengo astean beste bi hitzaldi eskainiko dira.
Egitarau honekin emango dio ikasturteari hasiera urtean zehar iluntzetan zabalik egoten den herriko Sanatana Dharma Yoga eskolak.

Ikastaroa

Lasarte-Oriako Sanatana Dharma Yoga Eskolak ikastaro eta hitzaldiekin eman ohi dio hasiera ikasturteari irailean ohiko ikastaro, eta yoga, garapen pertsonal eta meditazio saioekin hasi aurretik.
Horrela, astelehen honetan hasi eta bi aste iraungo du irailaren 30era bitartean yoga hastapenei buruzko ikastaroak Yoga Eskolan.
Egunero 19:00 eta 20:30 artean burutuko dira saio teoriko praktikoak.

Hitzaldiak

Bestalde, aurreko astean hasi zen hitzaldi sorta, osteguneko Meditazio eta Mantra saioarekin eta ostiralean Brihaspati adituak "Sobre el discernimiento: Viveka" hitzaldia eskaini zuen.
Hitzaldiek, hurrengo asteartean irailaren 27an jarraituko dute "Conversaciones con Dios" pelikularen emanaldi eta ondorengo tertuliarekin eta ostegunean 29an Vashistak Osasun Integralari buruzko hitzaldia eskainiko du.
Saio guztiak 19:00etatik aurrera izango dira Yoga eskolan bertan.
Eta urritik aurrera ohiko Yoga saioak, Meditazioa eta Mantrak, Garapen Pertsonal Taldean Eskolan kontsultatu daitekeen ordutegiarekin.