Erdi Aroko azoka, euritan blai

Txintxarri Aldizkaria 2011ko irailaren 19a

Ostiralean eman zitzaion hasiera Erdi Aroko Azokari, euripean. Bigarren aldiz ospatu da aurtengoan azoka herrian. Aurreko urtean, Dorre Plaza eta Brijidatarren aurreko parkean kokatu bazen ere, aurten Okendo Plaza eta Antonio Mercero Plazak hartu diote lekukoa.
Jende ugari bertaratu da aste-bukaera osoan zehar antolatu diren ekitaldietara, haur, heldu zein gazte, denek izan dute Erdi Aroko Azokaz gozatzeko aukera, eguraldi petralari aurpegi ona erakutsiz.
Ostiral arratsaldean ekin zitzaion azokari, pregoilariaren hizketaldiarekin. Xirimiriak gure herriko bazterrak zipriztindu bazituen ere, herritar ugari hurbildu zen ilunabarretik hasi eta gauera arte kaleko postu desberdinak ikustera. Giro ona zen nagusi eta erori ziren euri tanta apurrek ez zuten festa hondatzerik izan.
Larunbata eta igandea ordea, ez ziren horren onak izan. Izan ere, bi egunak oso kargatuak ziren programa aldetik printzipioz. baina hainbat ekitaldi bertan behera geratu ziren eguraldi txarra zela kausa.