Ostiralean 'Bateragune auziko' erabakia jakin eta gero, Madrilera, joan da gaur goizean Rafa Diez lasarte-oriatarra espetxeratuko duten ala apiriletik orain arte bezala behin behinean baldintzapean libre jarraituko zuen jakiteko, eta Auzitegi Nazionaleko epaileak fiskalaren eskaera onartuz kartzelan sartzeko agindu du Diezek ihesik ez duela egingo esan dion arren.
Kartzelara bidali aurretik epaileari esan dio, herri honen alde, bakearen alde eta irtenbide politikoen alde lanean jarraituko duela. Hain juxtu, gaur eguerdian mobilizazioak egin dira Bateragune auziko erabaki “politiko”aren aurka. Lasarte-Orian Michelin enpresaren atarian elkartu dira langile eta ordezkariak eguerdiko 13:30etik 14:15era bitartean “Epai politikorik ez, eskubide guztiak guztiontzat” eskatuz. ELA, LAB, STEE, HIRU eta EHNE sindikatuek deitu dituzte elkarretaratze hauek.
Rafa Diez enpresa honetan murgildu zen sindikalgintzan.