Festa 16:00an hasiko da Okendo plazan. Ordu honetan bizikletarekin hurbiltzen diren sei eta hamar urte bitarteko haurrekin taldea osatu eta herritik bereziki prestatutako ibilbidea egingo da. 16:30ean hamaika urtetik gorakoen txanda izango da. Bi ibilbide ezberdin izango dira, lehena laburragoa txikienentzat eta bigarrena zertxobait luzeagoa.
Jolasak
Ibilbideak amaituta, 17:00etatik eta 19:00ak bitartean bizikletan egiteko zinta-jolasak, ginkanak eta zirkuituak izango dira Okendo plazan. Buruntzazpi txirrindularitza eskolako kideen laguntza izango da ibilbide guztian baita plazako jolas eta ekintza guztietan.
Udalak festa egun honekin, mugikortasun iraunkorrago baten aldeko jarrera azaldu eta bultzatu nahi du, Nerea Sanchez alkateordeak azpimarratu nahi izan duenez "norbere autoa gutxiago erabiliz, oinez, bizikletaz eta garraio publikoaren erabilera bultzatu nahi da, ostiral honetan bezala urteko gainerako egunetan ere.