Sotoko kartzelan sartu dute Rafa Diez

Txintxarri Aldizkaria 2011ko irailaren 23a

Astelehenetik berriro preso dago Rafa Diez herritarra Soto del Real-eko espetxean. 'Bateragune auzia' delakoan 10 urteko kartzela zigorra ezarri dio Audientzia Nazionalak eta astelehenean baldintzapeko askatasuna kendu eta kartzelan sartzeko erabakia hartu zuen epaileak. Epaileari argi esan zion Diezek ihesik ez zuela egingo, baina “herri honen alde, bakearen alde eta irtenbide politikoen alde” lanean jarraituko duela. Hain juxtu, astelehen eguerdian Michelin enpresaren atarian elkartu ziren epaileen jokabidea salatzeko eguerdiko 13:30etik 14:15era bitartean.